Literatur kritikari aparta, ongi ere ongi baitzekien zer den gaizki kontatzea: bera narratzaile jarri eta narras zebilzkion pieza guztiak.
Month: urria 2010
Babeskeria, salatari
Bere obraren defentsa sutsuan? Fede epela bere umearen garretan.
Aldrebeskeria?
Logikaren irudia ispiluan, horra paradoxa.
Etika eta estetika
Ederra, etika batzuek behar duten estetika lana!
Autoritarismoaren askatasuna
Libre idatzi bezain autoritario pentsatu egiten zuen.
Adierazpen askatasuna
Libre hegalda daiteke pentsamendua. Baina zentsoreen silogismoei ez denean ere, logikaren gramatikari katigatu behar haren adierazpena.
Helburuaren sorginkeria, helbideko kakatza
Begiak irmo ostertzean, bidea estropozo oinentzat.
Errieta lagungarri
Bi ez dira errietaka hasten batek ez badu nahi
Leiho mugikorrak sakelan
Joseba Sarrionandiaren testuaren zerbitzura Lierni Altuberen ilustrazioek ematen diote mikro-ipuin bilduma honi haur literatura hutsaren itxura. Baina testuen irakurketak laster kokatzen gaitu helduok haurren begiradapean eta haurren harriduren aurrean, gonbit gisa gure mundu fosildua bertze era batean ikustera. Beheko iruzkin hau egin nion atzoko Berrian liburuari.
Δ Δ Δ
Gaurko hau fintasun osoz diseinaturiko liburu bat dugu. Lehen begiradan, haur literaturako produktu baten aurrean gaudela ematen du. Mikro-ipuinetan murgiltzerakoan, haurrak ikusiko ditugu protagonista ia istorio guztietan. Haurren bihurrikeriak, ametsak, jolasak, begiak, birjintasun lainoa ikusiko ditugu, baina haurren harridurak ere, haurren galderak, ikuspuntuak… helduok sarri zer pentsatu, nola interpretatu, zer erantzun ez jakin jartzen gaituzten horiek.
Egiaren atzipea
Egia hizpide, atzipea irizpide.