Fatalismoaren gainbalioa

Demagun ez hitzak, ez ideiek, ez kritikak ez dutela ezertarako balio. Horrelako fatalismoak, ordea, bai balio duela asko, gutxi batzuentzat.

3 thoughts on “Fatalismoaren gainbalioa

  1. Ez hitzek, ez ideiek, ez kritikek ezertarako balio ez izatea ez da fatalismoa,inon inorentzat inolako baliorik izango ez lukeen ezereza baizik. Pentsamenduaren erabateko mututzea. Aldiz, ideiek eragina modu ezinbestekoan izango balute emango litzateke soilik fatalismoa. Eragina, ordea, izan badute gutxi-asko. Horregatik ematen dira tresnez jabetu eta horiek inposatzeko ahaleginak. Zorionez, eragin hori ez da ezinbestekoa. Horrela, bestelako ideia ezberdinak zabaltzeko tresnarik ez duenak, gutxienez, badu ideien eraginean fatalismorik ez egotearen askatasunak sortzen duen zirrikitua bertatik ekiteko. Ifrentzua (?), baina, ideia hauek ere bere baitan fatalismoaren aurkako txertoa edukitzea da, ideia horiek onenak izanik ere. Bestela, aspaldi ginateke pentsamendu bakarreko itxaso beltz eta erabatekoan itoak. Edo, ba ote da inor oskarbi zabala ekarriko lukeen Ideiaren jabe dela pentsatzen duenik?

  2. Interesgarria eztabaidagaia, Jesus Mari. Ados nago zurekin ideien eraginaz, zorionez ezinbertzekoa ez den eragin horretaz. Bertzela, bai, fatalismo modu batean eroriko ginateke. Baina ez dut uste hori denik bide bakarra fatalismorako: badaude bertze bideak horra eraman dezaketenak. Adibidez, hainbat bide erlijioso. Eta, adibidez, “ez hitzek, ez ideiek, ez kritikek ez dutela ezertarako balio” ustea: errealitatearen -dena delakoa ustedun horien kontzeptua errealitateari buruz- pisu astun eta mugiezinean sinesten dute funtsean, eta hortaz ez da zer egiterik. Bertze kontu bat izanen litzateke fatalista guztiei leporatzea hitzen eta ideien baliogabetasuna: badaude fatalistak ideiekin, nola ez?

Comments are closed.