Moderniaurreko moderniaostea

Ez da arraroa geure artean baten bati entzutea ez duela merezi gaztelaniazko obra klasikoak-edo euskaratzea. Nire belarrietara, jakina, Hegoaldean heltzen zaizkit horrelako iritziak, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz elebidun garenon artean mintzo. Ez nauzue ni, zezena ez naizen aldetik, kapa gorri guztietara jo ohi duen horietako bat, eta inoiz ez diet horrelakoei galdetu ea berdin uste duten frantsesezko obrei buruz