Edo zertan ari da gaur Jon Juaristi, euskara sustatzeko
Month: urtarrila 2011
Funsgabeok
Fundamentu gutxi geurea, antza, nor gure fundamentalismotik askatzeko.
Izaera bereiziz
Kakotxen arteko hitza, testu bateko freeky-a.
Proban, bikain
Sagarapena
Hau joera gure hau, nork bere ideologia hipostasiatzekoa! Alta, hipostasia baino apostasia hobe.
Oroz gain, istorioak kontatu
Kritikagintza literarioan, hedabideetako kritikalariok ere kritikagarriak gara, Nola ez? Horrela bada, paperezko Berrian argitaraturiko atzoko ene iruzkinaren harira, autokritikari ekin behar diot. Izan ere, idazkiaren amaieran, Xabier Montoiaren ipuin bilduma honetaz erran beharreko (ene ustez) kontu orokorretatik, hiru ipuin aipatu nituen orokortasun horretatik aparte, salbuespen gisa. Iruzkina berrirakurria, bertze salbuespen bat aipatu behar nuelako inpresio deserosoa dut. Haur jolasak ipuinaz ari naiz. Honetan ere bai, aipatzen nuen Izorratuta bertze horretan bezala, askoz zuzenago inplikatzen da irakurlea kontakizunak agerrarazten duen arazoarekin. Haur jolasak ipuinean ere, hondoko gaia, saltsa, ez da bakarrik istorioaren agertokia, istorioak berak definitzen ditu jorraturiko arazoaren mamia eta ertzak.
Δ Δ Δ
Istorio kontalari trebeek luxu bat baimen diezaiokete euren lumari: kontatzeagatik kontatzekoa, alegia. Kontakizunaren osagaiak nahasi, fikziozko sinesgarritasunarekin ordenatu, testuinguru bat hondo edota agertoki gisa, saltsa gisa nahi baduzue, paratu, eta istorio kitzikagarri bat hariLkatzea, horratx helburua. Erregistroak, hizkera, idazkera, ahotsak, teknikak
Librekanbioaren gakoa
Librekanbioa nagusi, nagusien nagusitasuna betikotzeko, nahitaez.
Lan-urte Berria
Hau sasoia!
Arrazoiaren Sasoian, omen, eta arrazoidun sasoiak oro, oztopo.
Arrazismo estalkia
Emakume musulmanen estalkiak, beronen inguruko ilustratuon kezkak, arrazismoa estaltzen du gehienetan.