Gonbita, irakurtzera

Ez dugu Pablo Sastre geure globalizazio honek liluratzen duen pentsalari horietako bat. Begi zorrotz eta kritikoak zuzentzen dizkio zibilizazio hipertekniko honi, mundu zabaleko bertze ikerle kritikoen lanen eta bere bizipenen argira. Muzin egin gabe, gainera, sormen literatura munduko sentipenei eta kontakizunei, bere gogoetak sakontzerakoan. Atzoko Berrian egin nion honako iruzkin hau.

Δ Δ Δ

Ezin konta ahala iturrik bihurtzen du ibai erreka. Halaxe Pablo Sastreren saiakera-liburuak, bai aurreko Gauzen presentzia, bai gaurko Gizajendearen ahitzea hau. Bere narraziogintzan ere, gustukoa du agerian uztea bere iturriak, eta ez erudizio-ariketa gisa, baizik eta, 2003an berak erran zuen bezala Eguzkipekoak-eko aitzin solasean,