Zientzialari dudatia, egiatiena.
Month: otsaila 2011
Beltzenak gainzuritu.
Kerik gabeko eremuak, kezko hesiak.
Noraezean
Iparrorratzarentzat, iman bakoitza, iparra.
‘Boirak’ eta ‘meigak’, baina…
Ikasgelatik kanpo ez nauzue gauzen sailkapen zale, korronte edo eskolen arabera. Are gutxiago sormen literaturaz ari naizenean. Nolabait, obra bati halako muga murriztaileak ezartzea delako. Ez naiz tematuko, hortaz, Anxel Foleren ipuin sorta hau errealismo fantastikoaren edo erreal miragarriaren ildoan sartzen; erranikoarengatik ez ezik, baita ere nekez sar dezakegulako, ene ustez, sensu stricto, errealismo fantastikoaren idazle latinoamerikar handien koordenatu horietan. Baina bai duela Anxel Folek, istorio bilduma honetan, miragarrizko kontuak errealean txertatzeko grina, errealitatea sakonago aztertu asmoz, bat egiten duena, abiapuntu gisa, errealismo fantastikoaren grinarekin. Atzoko paperezko Berrian, iruzkin hau egin nion Anxel Fole galegoaren lehen ipuin bildumari, Josemari Navascuesek euskaratu berriari.
Δ Δ Δ
Gure artean ia ezezaguna izan arren, Galiziako idazle esanguratsuenetako bat dugu Anxel Fole, Francoren gerra aurretik lanak ondu zituenetako bat, Alvaro Cunqueiro gaztexeagoak bezala. Gazteleraz eta galegoz idatzi zuen, genero literario guztietan. Gerraostean, hiriko mundutik ihes eta Lugoko landa-bazter batean babestu zen, halako barne-erbesteratze batean, harik eta 1953an Lugo hirira itzuli arte. Gerraostean plazaratu zituen bere ipuinak
Iragana berretorkizun
Arrazoi, bortz axola gaur bere horretan iragana; baina haren jakinezak margotuko digu etorkizuna.
Su ta ke gabe?
Ke gabeko eremuak ez doaz bat, antza, Ares gerra-jainkoarekin.
Nondik begiratu
Iparrera begira, eskuina sortaldean; hegora begira, sartaldean.
Euskara bizirik
Uste baino gehiagorentzat da euskara izaki biziduna: batzuek hiltzear dakuste; bertze batzuek, gainera, erail nahi.
Zurruntasuna
Existitzekotan, baita Deabruak ere barka liezazuke Jainkoak adina. Adinak, ordea, ez du barkatzen.
Zirkuluaren laukitzea
Buru karratuen usteak, biribilenak.