Irakurketa bakarrekoa

Ez naiz jarriko irakurle intelektual sasi-postmodernoen posean, narraziogintza light-aren balio literarioak goreste aldera, intentzio eta irakurketa askotako bertze narraziogintza sakon horren gainetik. Bietan aurki ditzakegu produktu onak eta okaztagarriak. Dudarik ez, light horrek ez du zertan izan erraza idazteko orduan, bai, aldiz, irakurtzerakoan; eta horrek badu ukaezinezko meritu. Bertze kontu bat da nik neuk, aukeran eta gehienetan, literatura sakonagoa

Herio lapurraren mugak

Jada
entzun ezin diezadakezun
honetan,
erranen dut ozen.
Ordu malapartatuan
hil zatzaizkigu,
Ander lagun traidore hori.

Baina bada dagoeneko
lapurtu ezin diezagukezuna:
mundua bertze argi batean ikusteko
kandela,
pizturik gordetzen lagundu gaituzuna.