3 thoughts on “Luxuzko piltzarra

  1. Ados, Cristian: demagogia. Hain zuzen, erabiltzen dena, herri aberatsetan (gureetan) demokrazia murrizteko ekonomia librearen izenean (libre, espekulatzeko noski); eta herri pobreei begira, hango diktadura, autokrazia eta diktadurak sostengatzeko, gure oparotasunari mesede egiten dioten neurrian.

    Dena dela, adinekoa naiz ni, eta neure apunte horren abiapuntua oroitzapen historiko bat (neuk bizitakoa) izan zait: espainiar estatu diktatoriala, frankista alegia, garapen bidean hasi zeneko (desarroilismo garaiak) Opuseko gobernu teknokratek erraten zutenean Espainiako errenta per capita ez dakit zenbat dolarretara heltzean gauza zitekeela sistema demokratiko bat Espainia pobre harentzat. Norena, demagogia?

    XIX. mendean, liberalek (iraultzaile, progresista haiek) sufragio zentsitarioa justifikatzen zuten. Nola eta herritarren pobrezia/aberastasunen neurrian, haien zergen neurrian. Ez al gaude argumentu berberen inguruan jira-biraka?

Comments are closed.