Deabruari saldu zion ezkerra eta maingu geratu. Orain, jakinduria galegoz
Month: maiatza 2011
Aztoramenean, giza-etologia
Zerikusirik ez du eleberri honetan detektibearena egiten duenak genero beltzeko ohikoekin, ez motibazioan, ez mugitzen den giroan, ez bere izaeran. Izatez, ez nuke erranen Igelak benetan hilzen dira izeneko nobela honek genero beltzekoa denik, baina baditu suspense puntu ongi landuak neskato baten desagerpena ikertzeko prozesuan. Beheko iruzkin hau egin nion atzoko Berrian.
Δ Δ Δ
Soziologo eta kazetari prestakuntza akademikoz, langile industrial ofizioz/ogibidez, horrela agertzen zaigu I
Txakur txiza
Txakur jokatzen dute nazioek elkarrekin, Estatu batek baztertzen duenetik Joseba Sarrionandiaren oharpen argigarri hau:
Gramatika unibertsalaren xarma
Unibertsal izan daiteke gramatika, musika bezainbertze. Baina doinuak, erramoldeak, ahoskerak, belarrietan sarrerak
Analfabetoen defentsa demokratikoa
Erraza da, erraza denez, politikari analfabetoei barre egitea. Badaude listopasatuak, hautagaiei maila kulturalaren probarik ez egitea demokraziaren akats gisa jotzen dutenak. Ikuspegi antidemokratikoa, inondik ere, zeren eta, egon, baitaude horrelako epaimahaiak, hautesleenak hain zuzen ere, ezin legitimoagoak demokrazia sisteman. Eta ezin sinetsi nik demokratarik dagoenik, ezta lixto horietako bat ere, oinarri hori dudan jartzen ausartzeko gai.
Beraz, nago lixtoen arteko lehia dagoela jokoan horrelako barre kritikoen atzetik. Hots, kritikari listopasatu horiek, beraiek baino hainbat politikari lixtoago dutela jomugan bekaitzez, eta ez dutela aitortu nahi hautesleen masa politikoki analfabetoari esker bakarrik lor zitzaketela beraiek ere egunen batean politikari lixtoek eskuraturiko aginte/iruzur-talaiak.
Nik behintzat, politikari iruzurgileetan, katedradunek baino, masa politikoki analfabetoek hautetsiak nahiago.
Sakoneko “stablishment”-ari barre.
Sakoneko geografiak, bazterrak, mundu kultural eta mentalak
Estetika nerabea
Kanpaina hezigarrien tremendismoak zer adierazten du: nerabetzat hartzen gaituztela ala nerabeen estetika dela beraiena?
Poema alternatiborik gabe.
Ez gara atzo bertan jaioak:
badakigu hedabideen zeregina ez dela funtsezko gertaeren berri ematea,
euren albisteak funtsezko gertaeratzat ikustaraztea baizik.
Ez gara bart jaioak:
badakigu hedabide alternatiboen jokaera alternatiboa
euren bertzelako berriak funtsezko gertaeratzat ematekoa dela.
Azken beltzean,
hedabide konbentzionalak ikasgai:
ikasbide alternatiborik ez?