Poema alternatiborik gabe.

Ez gara atzo bertan jaioak:
badakigu hedabideen zeregina ez dela funtsezko gertaeren berri ematea,
euren albisteak funtsezko gertaeratzat ikustaraztea baizik.

Ez gara bart jaioak:
badakigu hedabide alternatiboen jokaera alternatiboa
euren bertzelako berriak funtsezko gertaeratzat ematekoa dela.

Azken beltzean,
hedabide konbentzionalak ikasgai:
ikasbide alternatiborik ez?

One thought on “Poema alternatiborik gabe.

  1. Bete-betean asmatu duk oraingoan, Bixente! Luze joko lidakek kontua sakon aztertzeak, baina konturatu nauk (edo konturatu naizela uste diat) hedabide potoloen gezurren aurkako gezur direla sarri prentsa alternatiboaren albisteak, ez egiak. Batzuek ziotek internetek egia zabaltzen lagundu digula, baina nire ustez eskula ez gaituk egiatik urrunago ibili. Islamaren karikatura egin zian daniar hark ederki deskribatu zian interneten eragina: nire karikatura, gutxi batzuek ikusi arren, milakak gorrotatzen ditek!

Comments are closed.