Analfabetoen defentsa demokratikoa

Erraza da, erraza denez, politikari analfabetoei barre egitea. Badaude listopasatuak, hautagaiei maila kulturalaren probarik ez egitea demokraziaren akats gisa jotzen dutenak. Ikuspegi antidemokratikoa, inondik ere, zeren eta, egon, baitaude horrelako epaimahaiak, hautesleenak hain zuzen ere, ezin legitimoagoak demokrazia sisteman. Eta ezin sinetsi nik demokratarik dagoenik, ezta lixto horietako bat ere, oinarri hori dudan jartzen ausartzeko gai.

Beraz, nago lixtoen arteko lehia dagoela jokoan horrelako barre kritikoen atzetik. Hots, kritikari listopasatu horiek, beraiek baino hainbat politikari lixtoago dutela jomugan bekaitzez, eta ez dutela aitortu nahi hautesleen masa politikoki analfabetoari esker bakarrik lor zitzaketela beraiek ere egunen batean politikari lixtoek eskuraturiko aginte/iruzur-talaiak.

Nik behintzat, politikari iruzurgileetan, katedradunek baino, masa politikoki analfabetoek hautetsiak nahiago.