Geografia, lasaigarri

Doilor hantusteek baizik ezin dute uste Historia egiten ari direla, Historia Handia, jakina, eta Unibertsala, ez lekurik ez unerik ez duen hori. Biktimak dira, ordea, Historia egiten dutenak, Doilorkeriarena, bizirauten badute. Sinetsi ezin dutena, arruntean, beren hic et nunc.

Horrela Primo Levi, Auschwitzeko bidean:

Fikziozko gure estereotipoak

Hemen duzuen honek dakidanez, historian ezagutu ditugun herrien guztien izenak, ofizialdu direnak, nork bere buruari jarritako izenak ez, bertzeek asmaturikoak dira, bertzeen erregistroetako izenak. Ez dago harritzerik, bada, herriak eta nazioak nork berea ez ezik, bertzeek ere asmaturikoak direla egiaztatzean, Kepa Larreak egin duen bezala euskal estereotipoen xerka menturatu ondoren. Honako iruzkin hau egin nion atzoko paperezko Berrian, haren Itzalak harturik saiakerari, azkeneko Juan Zelaia saridun berau, ex aequo, Fermin Erbitirenarekin batera.

Δ Δ Δ

Benedict Andersonek 1983an nazioak komunitate asmaturikoak direla erran zuenetik, era askotan astindu dugu ideia, dela Euskal Herria bezalako nazioei uko egiteko, dela nazio

Zubiaren begien aurrean

Arku-begi zorrotzen gaineko zubiak gorabehera korapilatsuen gainetiko metafora iraunkor eta sendoa, harria bezain sendoa, iradoki zion Ivo Andritx serbokroazierazko idazle honi: zubia, belaunaldiz belaunaldi hiri baten lau mendetako historiaren lekuko, unean uneko gizaldi bakoitzaren solastoki eta egonleku, are kultura desberdinen arteko lotune ere