4 thoughts on “Terrorismora kondenatu nahian

  1. Oker ez banago, Hessel Frantziako erresistentzian ibilitakoa da gaztetan: soldadu alemanei eta “collabo”ei karameluak botatzen zizkieten ala? Nazismoa nola izan zen ba menderatua? Ezin barkatuzko arinkeria izango litzateke 40. hamarraldiko Europa eta gaurkoa parekatzea, baina horrek galdera deseroso bat egitera narama: denok ados gaude, bide baketsuak bide bortitzak baino azkozaz hobeak dira, bortizkeria beti ere giza-porrotaren adierazlea da, Sarrik hainbestetan errepikatu duenez, baina bortizkeria BETI arbuiatzekoa da? Bien bitartean, kontatzen digute Libian ez dakit zenbat bonba jaurtitzen dituztela egunero, eta Bartzelonako istiluak direla-eta euren janzkiak urratuz atera diren politikari eta kazetari beroriek onespena eman eta ematen diote “esku hartze humanitarioa”ri. Bortizkeriaren gaineko diskurtso horri txurikeria eta hipokrisia galanta ikusten diot.

  2. Nik Hesseli aipu horretan egiten diodan irakurketan, horixe ikusten dut: kontua ez dela indarkeria gaitzesgarri den ala ez, eraginkorra den ala ez baizik. Eta gaur eta hemen, horixe nire apunte propio ironia xumekoa, eraginkorra dela dirudi, baina kondenen apostolu hipokriten interesen alde hain zuzen.

  3. estatuak egin du terrorismo handiena milaka torturatu 867 erahildako eta mila kartzelatu eta 3000 ihesean hori ezpada terrorismoa etorri dadilaeddozeineta epai dezala

Comments are closed.