Gure baitako Nemesis

Patu eta askatasunaren inguruko eztabaidan, gogotsu eta guratsua berez, mendebaldeko filosofiak aspaldi bihurritu zion lepoa patuari, zorionez, baina horrek ez zigun ekarri askatasunaren garaipena, bistan dena. Gehiago dirudi kanpotik, edozein Olinpotatik zetorren patuaren ordez, guk geuk arlo sozialean edo indibidualean eraikitako bertze patu espezie baten mende paratu garela. Honen erakusketa literario guztiz narratibo bat dugu atzo paperezko Berrian komentatu nuen eleberrian. Nire irakurketaren ildotik betiere, barka.

Δ Δ Δ

Philip Roth, AEBetako gaurko narraziogileetan nagusietako bat, ezaguna zaigu dagoeneko euskal letretan, Nagore Tolosa euskaratzaileari esker, Suminez eleberria dela medio. Orain, Nemesis eskaini digu argitaletxe berberak, baina Be

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude