Jainkozaletasuna

Kristau mundu noblean, modu anitz egon da zeru-sail batean inbertitzeko. Zaharrenetako bat, lur-sailak ebastea. Ahalik eta lur-sail anitzen, zerukoa hagitz garestia baita. Zenbat obra on zerurako inbertsio gisa eta lur-ebasketei esker buruturik harako jainkotiar estamentu-gizarte molde hartan!

Gaur, hainbat obra on, hainbat GKE, hainbat fundazio filantropiko eta kultural, lurtarrago dugu, jatorri dituen espekulazioa eta gaurko ebasketak ere bezain lurtar. Ez hain jainkozale, ordea? Jainkozaletasun moldea ere lurtarrago: gaurko jaunek, nork bere burua jainko.

One thought on “Jainkozaletasuna

  1. erligio katolikoa izan da espainiako eta EHko sarraski askoren babesle ideilogikoa; hara nola frankismoarena eta berak egindako sarraskiena; 36 guduan hasi eta gernikako bonbardaketa eta gero egin zituen genozidioaarena , orduan hor badago erligioa baino gehiago ideologi suntzitzailea berak bezalakoak eztirenak eta hori orain geratu da fededunen kopurua beheruntz eginez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude