Tolerantzia, bifido

Betortz irmo maltzurrak, pozoi hilgarrikoak, dira intolerantearenak. Mihi higikor bifidoa, sardetua, irudika dezakegu tolerantearena: mihi-sardeko ezker hortzari listua balerio bezala toleragarriaren aurrean, eskuineko hortzak zaporeak sailkatuko balitu bezala, zein bere lekuan jarriz.

2 thoughts on “Tolerantzia, bifido

  1. Askoren tolerantzia eskubideez erantzia:

    Tolerantzia gutxiago eta eskubide gehiago behar ditu gizarte justuak. Euskararekin asko dira tolerante, baina tolerantzia hori abiapuntu ukatzen dizkiote, praktikan, eskubideak.

  2. Horixe, Koxme: tolerantzia zoragarriaren berezko mugez doa apunte hori, nire idazkietan berria ez den kezka bat. Euskaran, kultura arrotzetan, hainbat eta hainbat arlotan atzeman daitezkeen mugak, tolerantziarenak: mihi bifidoa, aho biko ezpata, hizkera bikoitzekoa dugu tolerantzia azken batean. Badakizu, bertzea, bai, bego: baina bego hor!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude