Euskararen kanpaiak lau haizetara dantzan: zenbaitek kriskitinka bezala aditu, bertze zenbaitek hil-ezkilak dantzuzkite.
Month: abuztua 2011
Zoorako opari.
Euskara, denon ondare. Horrela izan beharko. Ez gutxik, ordea, euskaldunok nahi izanen gintuzke ondare.
Elebitasun erreala
Euskaltzale batzuek Euskal Herri elebakarrarekin egiten dute amets. Erdaldun elebakar askoz gehiagok Euskal Herri elebakarrean biziko balira bezala dihardute euren aise.
Haserretu… neurrian.
Haserretzen denak bi lan du eskuan, omen. Baiki, kontu pertsonaletan. Kontu publikoetan, aldiz, neurriz haserretzen jakin behar, zure haserre ahalmena komeni baino lehen agortuko ez bazaizu.
Opor egun exotikoak
Hamaika arrazoirengatik egiten ditugu bidaiak. Bertzeak bertze, hizkuntza eta hizkera exotikoak entzun edo horietan saiatzeagatik. Baina zer exotikoago, demagun Corian, Brozasen edo Helsinkin ezustean euskaraz egin ahal izatea baino? Hiztun gutxitako hizkuntzen exotismoa, mundu global honetan, inondik ere.
Maiestatez eta biluzik
Printzipioz eta berez, aberatsei inbidia dienak, herrikoei, berak ezagutzen duenei die inbidia: bertako aberatsek bezala bizi nahi du, bertako aberatsen mundu erreferentzialean, ez du bere buruarentzat planteatzen bertze bizimodu exotiko, arrotz bat. Bigarren jauzi bateko kontua izanen da bertze mundu bat eraiki nahia edo bertze mundu batera ihesi nahia. Ezaguturiko mundu baten kontraste jasanezina aurkezten digu Abdela Taiak Erregearen eguna eleberrian: maiestatez beterik ikusiko du ametsetan Marokoko erregea eta biluzik aldi berean, lagun mina izanen du bertze auzo bateko familia aberatseko ikaskidea eta traidore gisa ikusten hasiko da