7 thoughts on “

  1. Oraingo honetan nik erantzungo dizut nafar periferiatik, Bixente, zerorri barruan zaude eta. Argi daukat Nafarroak nafarrek nahi dutena izan behar duela, eta Euskal Herriaren independentzia zatika burutzearen aldeko naiz. Zenbaiten ustez, saldu bat naiz, baina begiratu independentzia lortu duten nazio guztietara eta periferietan biztanle asko utzi dituztela konturatuko zara. Estatu independente bat bagenu, nahiz hiru lurraldetan bakarrik izan, aurrerapauso galanta litzateke; are gehiago, erreferentzia garbia etorkizunean beste lurraldeak gehitzeko edo naziotasun bikoitza aldarrikatzeko. Nafar gehienek ez dute Euskadin egon nahi, baina, aldi berean, nafar batzuek traidore jo izan naute independentziaren bidea zatika egin behar dudala pentsatzen dudalako. Bitzia, inondik ere…

  2. Ongi, Koxme. Gure artean batere ohikoa ez den planteamendua eta arrzoinamendua, eta batere burugabea ere ez dena. Ez dakit horrela izanen den egunen batean edo bertze era batean edo inoiz ez, baina nik ikusten dudana da ez erritmoak, ez motibazioak, ez argumentuak, ezin daitezkeela berberak izan hain testuinguru soziokultural ezberdinetakoak diren gure lurralde anitzetan, eraikuntza nazional eta euskaldun bati begira zerbait aurreratu nahi badugu.

  3. Gure herri zahar honetan, azken batean, izenburuan ageri den hitza da gakoa, bai euskararen bai aberriaren alde: ESTRATEGIA.

    Nik gehiago sinesten dut borrokan konbentzimenduan baino. Ez indarkerian kontuz, borrokan baizik. Gure gizarte postmoderno lokartu honetan, hain liberala eta aurreratua dirudien honetan, inoiz baino indar gehiago du aginpideak. Agindu batek hain denbora gutxian tabernetatik erretzaileak uxatu dituela sinestea ere! Legearen indarra. EAEn izan dugu aginpidea eskuetan baina konbentzimenduaren bidetik jo dugu. Unionistek ederki erakutsi digute 2 urte eta erdian konplexurik gabe agintzea zer den. Horretan, ikasi egin behar genuke haiengandik. Nafarroan isiltzen naiz, egoera beste bat da eta. Batzuetan pentsatzen dut euskara oraindik bizi dela eta hori ere ez dela gutxi, gure patua eustea dela iraultzea bainoago. Hortik, beharbada, euskaldunok hain gurea dugun EUTSI hori, arraunean edo herri kiroletan entzuten den hori! Beti eusten, eusten eta eusten…

  4. Eredu soziokultural ezberdinaz ari zara Bixente. Eta nik ustean funtsean ezberdinatasun administratiboak bakarrik hartzen dituzula kontutan. Izan ere, Nafarroak eta Leitzak antz haundiago dute Oiaztzun eta Zaldibirekin Tafalla eta Tuterarekin baino.

  5. Hain zuzen, Bea: zer ematen du aditzera hasierako apunteak? Hortik abiaturik irakurtzen dut nik gero Koxmeri eginiko erantzuna.
    Testu hauek, Bea, ez dira tratatu akademikoak, baizik eta apunteak, keinuak, sujerentziak…, malgutasun, imajinazio eta zabaltasun pixka batekin irakurtzeko modukoak izan nahi dutenak, inolaz ere ez inor ezertaz konbentzitzeko edo iritziz aldaerazteko. Nahikoa izanen nuke inork, bere iritziarekin jarraiturik ere, zertxobait aurkituko balu bere ideiak gero eta argumentu finagoekin defendatu ahal izateko, betidaniko topiko higatuetatik aldendu nahian.

  6. Bixentek arrazoi du, aforismo onak iradoki egin behar du, gogoeta bidean jarri. Norberak jakingo du zein bide hartu. Nire lehenengo barne-bultzada esaldiari buelta ematea izan zen:

    Beharrik, Tafalla ere Nafarroa da. Ezbeharra, gure alderdi unionistek,

Comments are closed.