3 thoughts on “Nahikotasun proba

  1. Idealismoa, eguzkiaren pareko: argitasun gehiegia itsugarri gertatzen.

    Ni, alabaina, idealistaxeago egin naiz inguruan hainbeste pragmatiko ikusita. Ez da ahaztu behar, alta, oparotasun eta asetasun bila ibili garela mendeetan eta mendeetan azken hogeita hamar urtera arte, eta, ase ahala, kexaka ari gara otaka egiten dugulako. Eta ez naiz soilik asetasun materialaz ari.

    Aspaldidanik hitz egiten da Mendebaldearen gainbehera moralaz, baina mundu guztiak hartu nahi du parte degenerazio honetan.

  2. Bai, Bixente. Eta nik uste zure eta nire idealismoak (zurea zailduagoa eta bizitza eskarmentu handiagokoa ziur) zintzoak eta nahiko antzekoak direla, Euskal Herrian oso idealista izan behar baita aforismoak egiteko! Askok uste baino zailagoa da egunero-egunero halako hausnar bat plazaratzea. Nik gustura jarraituko dut nire aipuekin ahalegintxoa egiten. Izan nondo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude