Bizi alorretan ongarri

Lur lantzearekin du zerikusirik etimologikoki kultura hitzak, eta zirimiri moduko euri finaren antza blaitzen digu barneko humusa gogoeta liburu honek, egilearen irakurketetan, bai bizitzari bai tankera anitzetako produktu kulturalei eginiko irakurketetan, oinarriturik. Atzo egin nion beheko iruzkina, Berriako paperezko edizioan.

Δ Δ Δ

Asko irakurtzen dugu, inoiz baino gehiago. Hain argi ez dagoena da inoiz baino hobeto digeritzen ditugun irakurketak, haietatik jasotzen dugun informazioa. Fermin Erbitirentzat arazo bat dugu hor:

Galderez beteriko orgak.

Atzo hasi nintzen paperezko Berriako liburu iruzkinen urte berrian, kritika honekin. Nire irakurleek dakiten bezala, gauza gutxitan nator bat Joxe Manuel Odriozolaren planteamenduekin, euskararekiko bion atxikimenduaz harago. Baina desadostasunek, direnak direla, ez didate kentzen interesik batere haren lanak irakurtzeko: hainbatetan ados egon ezinean ere, beti bultzatzen nau ene ideiak berriro ikertzera, zorroztera, zehaztera