4 thoughts on “Fedea, ez obrak

  1. Bere buruagan ere ez du federik Gobernu honek, Bixente!

    Agintea logratu,
    soldata onak kobratu,
    beren buruak ondratu,
    eurorik ez de sobratu
    halaxe dute obratu.

  2. Edonoren obren gainetik fede aitortza jartzen duen inork ez du federik: fedea, aitzakia huts dute horrelakoek euren erara obratzeko (eta obrarazteko).

  3. Primeran ulertzen dizut, Bixente. Ez dakit irizkide izango zaitudan hausnarketa honetan, baina ez al zaizu iruditzen alderdi konstituzionalistak beti ahalegindu izan direla abertzaletasuna dogmari eta fedeari lotzen? Eta konstituzionalismoa, berriz, orekari eta arrazionalismoari? Aurreko batean ere ean nuen, arrazionalista-usteko horiek ere badituzte beren mitoak eta sukaldeko istorioak… Eta pentsa zein sakonekoak diren, ez diote arrazionalismoari azaleratzen uzten-eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude