5 thoughts on “Zehar biktimak

  1. esppainiar eraso meditaikoa izugarria da guregan jasatzen duguna, telebistak eta prentraz egunero jardun dute guri errespetu batere gabe ta esistituko ez bagina bezela

  2. Bixente adiskidea, irakurri dut ireki zaigun aro politiko berriaren gaineko zure analisia. Ados guztiz, gure aldean (eta gure aldekoen artean!)ere badaude aspaldi erori behar zuten kezko hesiak. Gehienak ETAren astakeria batzuk eragindakoak. Sinets iezadazu, oso autokritikoa izan naiz beti nire herriarekin arrazoitzeko ahalmena daukadanetik. Uste dut aforismogile onenen ezaugarria autokritika dela. Nola larrutu bizilaguna norbera ispiluaren aurrean jarri gabe? Ados. Komunismoa erori eta globalizazioa erori baino are lehenagotik nago indarkeriaren aurka. Baina, aldi berean, iruditzen zait dorre bikiena gertatu zenetik Europan debekatua dagoela ekintza terroristen inguruko hausnarketa alternatibo bat egitea. Uste dut Euskal Herrian idazle askok egur handia eman diola ETAri gauetik goizera tenpusak eta kronologia nahastuta, Estatuaren jokabidea ahazteraino, ETAren lehen 16 urteak egurtzeraino. Aforismo honekin bukatuko dut: EZ AL GARA HERRI TXIKIEGIA AUTOKRITIKA HANDIEGITARAKO?

  3. Barka Bixente, “globalizazioa nagusitu” esan nahi nuen, ez erori. Bukatzeko eskerrak ere eman nahi dizkizut zure apunte hauengatik, zurerik gabe ez legoke nirerik eta. Askoz ere zailagoa baita hausnar bat egunero papereratzea, hura baliatuta akrobaziak egitea baino. Izan ondo Bixente. Nork daki, gure herri zahar honek ere hobera egingo du urteekin, ardoak nola.

  4. Bistan dena, Patxi, zurea: auzokoaren begitartean ikusi behar nork berea ere. Egia erran, belaxkak, mengelak dira diskurtso asko, Lavinasen eta bertze filosofo batzuen urkoari buruzko ideia horri darizkionak. Baina horrek ez dio funtsezko baliorik kentzen alteritatearen filosofoenari, ezta, hortaz, zure honi ere.

    Estimatua zurea ere, Koxme. Ene artikulu labur horretan zure aipamena egin nuen, ez kritikatzeko asmoz, alderantziz baizik, abiapuntu gisa, ekarpen gisa, buruan nuen ildoari ekiteko. Horrela ulertuko zenuela uste nik, eta hala dela egiaztatu orain. Ados kritika alternatiboen arriskuei buruz diozunarekin: ez badugu egiten pentsamolde (ustezko) bakarrak markatzen duen bidetik, (gure ustezko) kritikatuen justifikatzaile gisa, berauen kide, hartzen gaituzte.

    Ez dakit zure aforismo hori zuzena ote den, baina galde ikurrak gonbidatzen nau horretaz pentsatzera. Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude