Errealitate birtualeko beldurra

Ziberespazioko iraultza informatikoak inoiz baino aukera gehiago ematen digu, espazioan ez ezik, denboran ere jauzi egiteko: denbora-makina halako baten antza, etorkizunera edo iraganera. Baina ez bakarrik fikzio-zientzia generoan hegaz egiteko, baita ere gure gaurkoan galdurik ziruditen moldeetara edo etorkizun diren bizimoduetara jotzeko. Bi polo horien artean sentitu dut nire burua Glattauer-en eleberri hau irakurtzean: Popperrek aspaldin agindu zigun gizarte ireki eta giacomettiar berri hura

Herri baten hondoratzea

Memoria historikoaren ariketa literario landua eskaini digu Joan Mari Irigoienek azken eleberri honetan: betiko pentsamolde dogmatikoen bizkartzainek eginiko sarraskiena pentsamolde berriak dituztenengan (errepublika garaiak, gerra, gerraostea), eta herri baten urperatzearena, harekin loturiko bizipenen itotzearena (diktaduran), lurreko eta giza errekurtsoen ustiaketa neurrigabekoa bultzatu zuen garapen kontzeptu dimentsio bakarrekoaren izenean. Esentzien bizkartzainak beraiekin bat ez zetozen ideiak gorrotatzen hasi, bertzelako ideiak zituzten jendeak garbitzera igaro, eta herria bere osoan hondoratzen bukatu: pasabide historiko horren memoria jorratzen dute eleberri honetako pertsonaiek. Iruzkin hau egin nion atzo, Berrian, paperezko edizioan.

Δ Δ Δ

Herri txiki alegiazko bat, Nafarroako ekialdean kokaturik, urpean desagerturik, urtegi batek itoa. Detaile batzuetan Esakoaren eraikuntzan inspiraturik dagoela dirudi, baina ez du horren historia izan nahi inondik ere. Bertzalde, eleberria, gaur argitaraturik, Itoizko urtegiaren inguruko polemikak eta gatazkak pil-pilean zeudela idatzirik dago bere lehen bertsioan, egileak adierazten duenez; izan ere, datak jarri ditu amaieran: