9 thoughts on “Euskal Herria(ldeak)

  1. Naski bainan Euskal toponomia zazpi probintziek osaturiko Euskal Herritik kanpoan aurki daitezke ere Errioxan eta Kaskoinan. Azken herrialde honetan Euskal kutsua duten herri batzuk erreparatu ditut: Aurice , Andoin, eta Arbanatz; beste hameka ere aurki ditzakegu maparen gainean belaunikaturik orduak eta orduak iragaiten baditugu. Noticia Utriusque Vasconiae liburu mardularen irakurtzea aski da horretaz ilustratzeko: Oihenartek zionez Tartas herri izena euskara zaharrean haitz mota bat da.
    Bainan zazpi herrialdetako Euskal Herriari bagagozkio, toponimia guztia zoritxarrez euskerazkoa ez dela ohar gaitezke, bainan dokumentu zaharretan berraurkitzea geure eskuetan dago, hizkuntzaren aurreratzea bezalaxe.

  2. Arrazoi duzu, Jakes. Apunteak ez du ukatzen zuk diozuna, apuntea nik irakurtzen dudan moduaren arabera behintzat. Sinpleki, txantxa malenkoniatsu halako bat adierazten du, Euskal Herriaz mintzatzerakoan, zer nolako imajinarioak darabilzkigun buruan, euskaraz egiten dugunon Euskal
    Herria eta lurraldeka hain desberdina den euskaradun nahi genukeen Euskal Herria, biak eta gehiago ere nahasirik.

  3. Euskal herritarrak…, badakigu juridiko administratiboki zer den hori! Ni neu ez naiz ofizialki euskal herritar! Hortaz, ironia puntu batekin, nire blogaren goiburua: “Nafar periferiatik”: nafar = euskal? Nola ulertu nahi dugun bakoitzak, jakina, baina ofizialki? Nago auto-ironia dosi bat behar dugula euskaldunok geure burua ulertzeko/identifikatzeko.

  4. Bixentek Euskal Herriaren meloia ireki duenez gero… “Euskal Herri” deritzogun horren barnean eremu txoil erromantzeak ere badirela konturatu al gara abertzaleok? Tafalla, esaterako, bere toponimia eta deitura erromantzeekin, euskal baserriaren antz gutxi duten bere etxe tradizionalekin, bere gaztelaniazko ahozko tradizio aberatsarekin,… Tafallako merindadea Euskal Herria al da?

  5. Ni gipuzkoa berde eta hezekoa naiz eta ni ere ez naiz “euskal herritarra”. Nik ez daukat herritartasunik. Ukatua zait.Beraz…auto-ironiarekin hartu beharko da bai, ohera noa.Gabon.

  6. Trebinio eta Sos del Rey

    Misesker Bixente. Trebinio Araba da; Euskal Herrikoa edo Euskadikoa. Bainan XVI garren mendeko feodal kapritxu batengatik hori ukatzen digute Burgoseko jauntxoek. Hiri honetako politikariek Trebinio eta Burgoseko katedrala lapurtu nahi dizkiegula salhatzen dute! Nire ustez Burgoseko katedrala Burgosen egon dadila, Baionakoa Baionan eta Notre Dame de Paris Parisen bezala.Bainan Trebinio Araba eta Euskal Herrikoa dela hizkuntzaz eta historiaz frogatuta dago. Zer esan dezakegu aldiz Nafarroako den Sos del Rey ari buruz? Nola Trebinio Arabakoa, hala Sos del Rey Aragoikoa. Lurraldeari dagokionez truke ona litzateke Euskal Herriarentzat

  7. Zer erranen dizuet, Liztorra eta Jakes?

    Liztorrari: Ez dago Tafallako merinalderik,ziur aski Erriberriko Marinaldea erran nahi duzu: ba, horretaz, toponimia denetarikoa da, zenbat eta hegoalderagoa, jakina, hainbat eta erromantzeagoa, baina euskal toponimiarik badago hegoaolderago ere -eta Valdorban, merinalde horretakoa den eskualde horretan, ugaria da euskal toponimia-. Baina berdin zait, nire txantxa malenkoniatsu horrek ez dio ezer kentzen erromantzearen presentziari: kontua bertzelakoa da “Euskal Herria(aldeak)” apunte horretan, eta espero dut gai zarela haren neurrian ulertzeko, ironia pixka batekin.

    Jakes Lafitteri: Sos del Rey, Trebinioren parean jartzean, Petillarekin (Petilla de Arag

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude