Finean, Juan Modesto du izena

Badago gazte-gaztetatiko promes literariorik, plazan agertu lehen emaitzatik; promes hori bete eginen dute gero holakoek, edo erdipurdi baizik ez, edo laster itzaliko dira egun bakarreko lore koloretsu baten antzera. Badago, noizean behin, horren promes goiztiarrik plazan inoiz egin ez arren, lan diziplinak (edo barneko grinarenak?) urte askoan bridaturik irakurleok ezustean harrapatzen gaituenik gero sari eder batekin, halako loteria bat egokitu izan balitzaigu bezala. Munduko literaturan, denetarik dago: promes goiztiarrak goiz ere itzalirik, helduaroko ezusteko fruitu goxoak batek daki noiztik egonda gordean umotzen, eta, jakina, nahi bertze tarteko ereduak ere. Ezin erran Juan Modesto Arrieta guztiz ezezaguna denik gure artean, hainbat aldizkari eta lehiaketa-bildumatan irakurgai egon, egon baita. Baina irakurle arruntok, omniboro izanik ere, ezin ditugu eskuratu fruitu guztiak azoka arruntetan salgai ez ikusi artean. Irakurle omniboro nauzuen honek ez ditu ezagutu narraziogile honen fruituak, Erein argitaletxearen bidez ipuin-liburu gisa loratu eta garautu arte. Igandean egin nion iruzkin hau, papereko Berrian.

Δ Δ Δ

Hamaika ipuin irudimentsu, fresko euren planteamendu kontzeptualetan, ikuspegi kritikokoak, paradoxikoak bizitzaren errealitatearekiko edo ikur unibertsal bihurtu zaizkigun mundu literario batzuekiko. Hamaika ipuin, gehi hitzaurrea eta hitz-atzea, narratiboak hauek ere.

Hala bildumaren izenburuan nola hitzaurrean eta hitz-atzean, agerian jartzen du egileak batasun bat eman nahi izan diola ipuinen segidari, ardatz baten inguruan eraiki eta bildu nahi izan dituela narrazio guztiak, tankera ezberdinetako kontakizun metaketa bat izatetik haratago. Izena eta izana, edo izenaren arabera izanaren peskiza bat izanen balitz bezala. Agerian jartzen du, adibidez, hitzaurrean bereziki, egoera edo testuinguru desberdinetan izen aldaerak suertatzen zaizkigula: etxean, lagunen artean, burokrazian, soldaduskan

Errotikako paideia

Jarrera erradikalenetara al garamatzate azalpenik erradikalenek? Ez dakit, baina gure heste-flora kontuan izan ezean, harribitxiak txerrientzat nola, holaxe izan daiteke erradikaltasunik ederrena jende anitzentzat. Izan ere, gure heste-flora bere heste-humusean loratzen da, ezta? Jaki neurtuak,

Datuen etika

Nire datu guztiek ematen didate aditzera datuak datu direla eta datu-emateak datu-emate; hauexek direla etiko, ez datuak. Areago, datu-emate guztiak dira etiko, nire etikak ez dituen arren datu-emate guztiak zilegitzen.