Axolarik ez, ados, zer etorri zatekeen baldin ez ba
Month: apirila 2012
Osasun-lapurrak
Bidelapur zaharrek aukera ematen zuten:
Fabulak fabula…
Enpresari, finantzari handiak eta euren morroi tekniko eta politikoak ezinean dabiltza gutxieneko maila lortzeko ekonomia ikasgaian. Berreskurapen plan bereziaren beharrean daude. Proposamen bat: Esopo alegialariarengan murgiltze plana. Baliteke, adibidez, Urrezko arrautzen oiloa askoz aberasgarriagoa izatea ezgai hauek berauek kontatzen dizkiguten fabula eskasak baino.
Etxeko txinparton argitan
Bakan batzuek zalditik behin erori eta argia ikusi dute betiko, omen; gehien gehienok habiatik behin eta berriz erori eta txinpartak baizik ezin ikusi.
Erantzukizun konstituzionala
Epaile batek inork zuri kontuak eskatzerakoan ezgai zarelako agiria sinatu, eta ondasun guztiak eskuetatik kenduko dizkizute. Konstituzioak erregea batere erantzule ez dela aldarrikatu, eta, kontuak eskatzeari zertan erantzun gabe, guztion dirua eskuak betean xahu dezake erregeak.
Biharrik gabeko ametsa
Giza izaeraren alderdi doilorrenetako batek eraman du, historian zehar, gladiadoreetako edo gizakiak eta piztien arteko borroketako zirku-festetara, justiziazko urkamendu edo surtan kiskaltze edo laurdenkatze publikoetako ikuskizunetara, eta, modernoago, gizakien arteko bortizkerian oinarrituriko boxeo bezalako kiroletara edo zezen-plazetako odol isuri
Helmugako podiuma helburu?
Herri politikan, pultsuan irabazi behar lidergoa, ez ukondoka. Ukondoka jokatuz gero, zeure jarraitzaile leialak izanen ote dituzu helmugan ukabilak gora, baina zure ukabilak aldarrikaturiko helburua oraindik ere abiatzeko zain. Ala erran gabe ote zihoan helmuga horixe zenuela helburu?
Bere mundu maitea
Hain zegoen munduarekin maitemindurik, non ezin bizi, ikara batean bizi baitzen noizbait munduari utzi beharko zion. Harik eta imajinatzen hasi zen arte mundua ikara batean, noizbait munduari berak utziko zion hutsunearen beldur. Beteago bizitzen hasi zen, lehen bezain maitemindurik.
Ezberdintasunean berdin
Hirukian, bi alde ezberdin: hirugarrenak, bada, biekin ahalik eta berdinen izateko, ezberdin ere izan behar.
Hizkuntz idiotismoak
Idioziaren hein bat dute hizkuntzek guztiek, batere txarra ez dena. Hain zuzen ere, ez dira idiotismoak hiztunok berezikien tenteltzen gaituztenak.