Bere mundu maitea

Hain zegoen munduarekin maitemindurik, non ezin bizi, ikara batean bizi baitzen noizbait munduari utzi beharko zion. Harik eta imajinatzen hasi zen arte mundua ikara batean, noizbait munduari berak utziko zion hutsunearen beldur. Beteago bizitzen hasi zen, lehen bezain maitemindurik.

2 thoughts on “Bere mundu maitea

  1. Ez du irudimen faltarik zure lagunak munduak bere hutsunea nabarituko duela uste badu! Zera bururatu zait zure lagunari esateko:

    Mundua borobila da, baina lauki ikusi nahi duenak hala ikusiko du.

    Edo beste hau:

    Munduari bizirik gaudela uzten dizkiogula hutsunerik handienak (gerrak, gatazkak, ezin ikusiak bizien mundukoak izaki…).

  2. Biak ala biak oso egokiak. Nire apuntean, balizko lagun hori, betiere, munduarekin baino gehiago, “bere” munduarekin, “bere buruarekin” zegoen maitemindurik. Eta ez dakit ez ote zaigun horrelakorik edozeini gertatzen.

Comments are closed.