Helmugako podiuma helburu?

Herri politikan, pultsuan irabazi behar lidergoa, ez ukondoka. Ukondoka jokatuz gero, zeure jarraitzaile leialak izanen ote dituzu helmugan ukabilak gora, baina zure ukabilak aldarrikaturiko helburua oraindik ere abiatzeko zain. Ala erran gabe ote zihoan helmuga horixe zenuela helburu?

2 thoughts on “Helmugako podiuma helburu?

  1. Ukabilka nahiz pultsuan, bietan indarra behar.

    Gerta zitekek pultsua irabaztean etsaia, uestekabean, ukabilka hastea ere.

    Kroazia, Bosnia zein Esloveniak pultsuan (%90tik gorako babesa independentziaren alde)irabazi zuten helmuga eta etsaia orduantxe hasi zen ukabilka.

    Dena den, ados. Muturrekoka ez daukagu euskaldunok zer eginik. Baina nire galdera da: Cenarrusak dioen moduan, euskal herritarrok behingoz erabaki eta deskuiduan pultsua irabaziko bagenu, nola “kuidatuko” luke Espainiak barne-arazo hori?

    Uste dut Espainiak baduela “kutretasun” historiko bat, esaterako, Frantziaren aldean. Ez-europartasun xelebre bat, euskaldunok ustiatzen jakin behar duguna. Zer espero daiteke Kosovoren independentziari (%97 alde)oztopoa jartzen dion estatu batengandik? Pastorrek zer esango luke Kosovon? Honelako zerbait agian?: la preocupacion maxima de las kosovares y los kosovares es la falta de empleo y los problemas cotidianos, no ese debate identitario que azuza una “peque

  2. Zeharo ados, zure irakurketaren planoari dagokionez. Dena dela, etxe barnekoago zerbait izan dut buruan apunte hori egiterakoan, eta zuk aipatu egoera horretarako heldu baino lehenago (edo egoera horretara heldu ahal izateko) zerbait. Norbaitek jorratu beharko du bidea, jakina, baina serio. Eta gehiegitan iruditzen zait lidergoa lortzeko bidean, aho beteko helburua aitzakia baizik ez dela gaizki ulerturiko hegemonia partzial ikusaraz dezakeen helmuga hutsal bati (podium hutsal bati) heltzeko.

Comments are closed.