Month: maiatza 2012
Guztientzat egokia, baina…
Nazional-katolizismoa Hegoaldeko lau lurraldeetan indarrean zegoen garai haietan, filmetako horma-irudiei horrela euskara genitzakeen zigiluak paratu ohi zizkieten:
Historia-fikzioa.
Posible al da iradokitzea zer Nafarroa izan genezakeen gaur, XVI. mendeko konkista gertatu izan ez balitz? Posible da, bai horixe, eta joera handia dugu izan dugunaz bertze iraganik asmatzeko, hots, historia-fikzioa egiteko, betiere etorkizunak gaur kezkatzen gaituen heinean. Jakina, ez da asmatze hori historialarien zeregina. Alta, zenbat historialarik ez ote dio ekin, profesionalaren plantan konkista hura kasu, harako gertaera haiek ezinbertzekotzat jotzeari? Eta hori ere ez ote da historia-fikziorik?
Errore askatasuna.
Erroreak kritikatu? Jakina, askatasun kontua baita! Erroreak debekatu? Inolaz ere ez, askatasun kontua da!
Gizarte berdintasuna.
Azkenean justizia sozialak ez, diru-botereak egiten gaitu berdin diru-boteredun gutxi horiek ez bertze guztiak.
Garaikurrik duinena
Bere garaipen bakarra: porroten gainean zutik jarraitzen jakin izana. Gehienen eskura egon daitekeen garaikur bakarra bihurtu zen.
Kaleidoskopioa
Bizitza ez da metafora literario bat, ez horixe, baina ezin biziarazi inoren bizitza metaforarik gabe. Metaforak, hitzak berak adierazten duen bezala (meta=harago; phorein=igaro), begirada lehen planoan geldiarazten diguten gorputzen opakotasunetik haratago daramazkigu begiak, gardentasun halako bat ematen dio aurrean dugunari haren bertze aldean dagoen peskizan ibili ahal gaitezen. Garazi Kamiok errealitatearen peskizan finago mugitzen laguntzen digu metaforen multzo batek osatzen duen ipuin bilduma honetan. Atzoko papereko Berrian egin nion beheko iruzkin hau Garazi Kamioren liburu gisako opera primari.
Δ Δ Δ
Zortzi ipuin bildu ditu Garazi Kamiok bere lehen liburu honetan. Begirada sotila, detaileetatik haratagoko ilun-argiei erreparatzeko gai, eguneroko edo memento berezietako bizikizunetan janzten ditugun
Bide-erakusle ezjakina
Bidea ongi ere ongi ezagutzen zuelakoan, ezin zuen jasan bertze batzuk bertze bidetik joaterik: bistan da ez zuela bidea ezagutzen.
Letra txikiegiko lirika
Egia da, egia denez, ez garela bizitzen lirikarako garai onenetan. Alta, egon al da garai aproposik noizbait lirikarako? Zeintzuk izanen lirateke horrelakoak? Zoriontasuna, bizi-poza errazten dutenak ote? Seguru al gaude garai zoriontsuenek sortu dutenik lirikarik onena?
Poesia ziragarria, eta, izan ere, malenkoniatsua zoriontsua bainoago, eskaini digu Kanko Ispizuak Sentsazino bere azkeneko emaitzan. Baina lirika aho azpiz zabaldu beharko balitz bezala, letra txikiz plazaratu digu poema-bilduma Arabako Foru Aldundiak. Gaur egun lirika belarrietara heltzea bezain zaila egin digu argitaratzaile publikoak Ispizuaren lirika begietara iristea: erran nahi baita fisikoki irakurtzea.
Inozokeria, gizarte lege
Badaude, egon, zorigaiztoko egunak zure bizi-egutegia markatzen dutenak eta ezin erantzun programaturiko beharkizunei zeure buruari jarritako erritmoan. Bi igandetan behin noa plazan aletzen literatura iruzkinak paperezko Berrian, eta bakoitzaren hurrengo egunean, astelehena, arbel honetan zintzilikatzen. Bada, zorigaiztoko egunak izan ditudan azkenekoak, eta gaur arte ezin izan dut Miroslav Krle