Euskara, zenbat eta balio sinboliko hutsagokoa, hainbat eta baliogabetuagoa.
Month: ekaina 2012
Heldugabetasuna
Ba al dago infantilismo nabarmenagorik gurasokeriak asma ditzakeen argudioak baino?
Irakurle baten autonomiatik
2011ko udan Britainia Handian,
Justiziarik eza Historiaren Lege?
Konkista guztiak lege-iturri izan ohi dira; noiztik, ordea, justizia-iturririk, Historiaren Lege aldeko horiek?
Froga sendoagorik?
Aquinokoak antzeman ez zuen frogarik sendoena: gizakiok asmatu dugulako existitzen du Jainkoak.
Zentsuraren muina.
Monopoliza dezatela egia, ez, ordea, iritzia!
Hiztegiaren erreskatea
Nola saldu nahi diguten Erreskatea, hitzak ere berrerosi beharko.
Donostiako Maskorraren azpitik
Maskorraren irisazio nakarkarek ez diote begirada lausotu Yoseba Pe
Sinkronismo anakronikoa
Historialari anitzen tema, gure orainaldia iraganeko orainaldi bakoitzean plantatzeko! Horrela hezi zaigu historia-sasiartea.
Den-dena idatzi ezinean
Idazlerik onenak ez dira ardurenean zehatz-mehatz uste edo jakin edo ikusi edo sentitzen duten guztia idazten tematzen direnak.
Idazlerik onenek ongi bai ongi dakite horren ezintasunaz (Koldo Izagirre muturreko eredu).
Idazlerik onenak uste jakin ikusi sentitzen duten guztia idazterakoan estrategia bat hautatzen dutenak dira.
Erran nahi baita, uste jakin ikusi sentitzen dutena ahalik eta bizien adierazte iradokitze aldera, estrategia hautatzen asmatzen dutenak. Testu-ekonomian, hitzetan zintzo.
Erran nahi baita, hautaketa-bazterketa jokoa (elipsia) erabili eta unez une bizi-puntuak euren fokuen argitan jartzen dakitenak.