Zeharkako zergak, terapia erasokor horiek: hauen nekeek bizitza hobetu ezean, heriotza azkartzen dizute.
Month: abuztua 2012
Giza etologia
Gizakia ehizaki, gizakiarena gehienbat.
Moralaren antropologia.
Humano, humanoegia, izaera antihumanitarioa ere.
Utikan pobreak!
Plutokraten programa soziala: pobrezia astintzea pobreak akabatu arte.
“Neocon”en igualitarismoa.
Giza-berdinzaletasun amorratua, bai, diru elitearena! Denok berdin nahi gaituzte arlo guztietan, euren dirutzetan izan ezik.
Ekonomiaren gizatasuna
Poeta, omen, ez bezala, gizaki ona ez da jaio egiten, ez eta gaiztoa ere. Biak ala biak, ekinaren ekinez egiten dira on ala gaizto. Alta, ez nago seguru gizadiari dagokionez, haren gizatasunari dagokionez: Ebaren mitoan, zientziaren sagarrak eman zion hasiera gizadiari, baina nago beroni gizatasun betea Kainek eman ziolakoan, lehen gizakia hil zuenak, alegia. Historia osoko ibilbideetan, behintzat, elkar hiltzeko jarduna izan da betiere jendearen ezaugarri errepikakor eta nabariena, adimenaren gainetik, zientzia ere elkar hiltzeko zerbitzuan gehiegitan (gehienetan?) jarririk. Bistan dena, XXI. mende honetan ere aldatzen ez doana, bertzeak bertze zientzia ekonomiko kanonikoa isla.
Ekonomia de(s/x)armatu behar
Sekulan ez da egon gaurkoa bezalako klase-gerrarik: ez globaltasunaren aldetik, ez gerra egileen aldetik. Historia osoan ez bezala, ez du beheko klase batek piztu gerra, goiko klaseko neoconek baizik beheragoko eta mundu osoko bertze klase guztien kontra. Eta arma klasikoei muzin egin gabe, bertze arma nagusi bat eskuan, inoizkoak baino hagitz hilgarri eta masiboagoa: Ekonomiaren (x)arma, alegia.
Aginte-mozkorra
Pitxerra kirtenetik edukiko ote duzu, baina ez fido: sudurretaraino heldu zaigu zure kirten-lurruna.