5 thoughts on “Utikan pobreak!

  1. Zertarako behar ditu eskubideak pobreak eskura zer eramanik ez badu?

    Uste dut dikadura ekonomikoaren aroan gaudela. Eskubide politiko eta sozial sinbolikoez mozorroturiko ekonomia diktadura batean. Eta ezkerrak (sozialdemokraziak)orain arte onartu egin du gainera dikadura hori. Komunismoaren mamua desagertzeak atrebentzia eman dio kapitalismo globalizatzaileari.
    Agian urrutiegi joatea da baina… Ez ote zuen Mendebaldeko gizarte ongizatea, neurri handi batean, Berlingo harresiz bestaldeko Ekialdeko haizeak ekarri? Alegia, komunismoak, paradoxikoki, herri kapitalistetako langileei egin ziela mesede. Merkatu librea, mugen desagerpena, Europa soziala… aitzakia hutsak denak ere gizakia kapitalaren morrontzan jartzeko. Distantziaren teorian sinesten badugu, ez da oso buruargia iza behar Mitterand, Kohl eta abarre saltzen zuten Europa ez zela hau jakiteko.

  2. Guztiz ados zure hausnarketarekin. Hasteko, halako diktadura ekonomikoaren pean gaude, bai: ekonomiaren autoritarismoaren pean, behintzat. Eta bai, aspaldin nago sinetsirik II Mundu gerra osteko mendebaldeko Europaren berreraikitze eredua (ongizate eredu keinesiarra) Marshall planak bultzaturik, eredu komunistaren beldur egin zela. Gero, beldur hori desagertzean, bere benetako aurpegia erakutsi zuen betiko kapitalismo liberal muturrekoak. Baina orain jada produkzio sistema teknologiko askoz suntsitzaileagoarekin (produkzio kapitalistak ustiaturiko ondareak birproduzitzeko Lurraren ahalmen mugetatik haratago eramanik).

  3. Nire herrialdeko lagun bat Kubako emazte batekin ezkondu zen , eta lehen aldikotz Frantziako supermerkatura joan zirelarik, bi orgatxo bete ondoren ” Hain beste erostea utziko zigutek? ” galdatu zion bere senharrari; ” Baietz” erantzun zion ” dana pagatzeko dirua badugun neurrian. Kuban komunismoak jakien erosketak mugitzen dituela bazekinat; bainan hemen hilabetean irabazten dugunak mugatzen gaitin”

    Horrek erakusten digu langilegoaren diktaturatik kapitalismoarenera iragan garela. Bainan zer zen hoberena ? Erosketak mugatzea eta nihor gose izatea, ala daukagun diruaren arabera bizi, batzuek deusik ez ez dutelarik? Hiru urte eraman ditut Errumanian komunismoaren ondotik; asko zabaltzen ez den arren hango jendeek esaten zidaten 1990 urtearen aurretik hobe bizitzen zirela orain baino.

    Bloke komunistak porrot egin ondoren finantziaketa eta neoliberalkeriaren menpean gero ta gehiago bizi gara. Atzerako goaz sozialki.

Comments are closed.