3 thoughts on “Giza etologia

  1. Edo adimen eta adore izan dituztenean, gero, gehienetan ere, ehiztari bihurtu dira. Adibidez, proletarioen aurka ere izaniko hainbat diktadura (proletarioen diktadura deiturikoak, tamalez).

  2. Bai, halaxe da. Stalinek esaten omen zuen askatasuna burgesiaren aurreiritzi bat dela. Lehengoan oso aforismo esanguratsua irakurri nion finlandiar bati: “Gustatuko litzaidake kausa justu baten alde borroka-zelaian erortzea. Bai behintzat kausa justuren batean pentsa banezake”.

    Gizaki postmodernoa erlatibismora kondenatua dago. Uztartzen zaila da zentro komertzialetara joan eta konprometitua izatea. Euskal Herrian, gainera, antigoaletik postmodernismora jauzi batean pasatu gara, modernismoa digeritu gabe. Bada beste aforismo bat, errumaniar batean, gizaki postmodernoa ironia finez bikan erretratatzen duena, nire ustez bederen: “Laster gerra izugarria piztuko da txakurjabeen eta arkakusoen eskubide-defendatzaileen artean”.

    Ez ote dugu asmatuko bi aforismo horien tartean bizitzen? Erdibideek nekez dute arrakastarik.

    Izan ongi

Comments are closed.