7 thoughts on “Boterearen logika zorrotza

  1. Ene “gu” hori, arrazoi anitzengatik: hala nola, nire joerarengatik, apunte hauetan eta hainbat gogoetatan plural inklusibo hori erabiltzeko, han gogokoa dudana euskaldunon erabileran; hala nola, sistema honetan eroso sentitzen direnekin ere halako kidetasun bat ikusten dudalako ene buruan (“Nihil humanum puto alienum” zahar hura, nonbait); hala nola, eta areago, kontzientzia dudalako eroso sentitzen diren/garen horiek berdintsu pairatu beharko ditugula “ondorio ezin errealago” horiek; hala nola, zentzu horretan, susmoa dudalako gizarte honetan, berau doan bidean, bi klase baizik ez dela geldituko, erranahi marxista estu batean baino gehiago erranahi funtzional batean, ertaineko klaseak, ezagutu ditugun loraldiaren ondoren, desagertzera joaten direlarik/garelarik; hala nola, “betiko langileriak” jarraituko duelakoan “zordun”, eta kupo berriek, gero eta zabalagoek eta haien/geure guraso zein aiton-amonen estatusera itzulirik (langabezia aldika, lan prekarioa aldika, laguntzarik ezean…), kupo berriek, diot, puztuko dutelakoan martxa honetan “zordunen” multzoa; hala nola…

    Dena, jakina, “ondorio ezin errealago” horiek pairatzen ditugunon erreakziorik ezean.

  2. Bai,denok gaude itxasontzi berberan…,esan beharko.

    Bainan kupo berri hoietan aurkituko direnak haien seme-alaba guztiak,gehien bat.

    Noski,nik ere irudikatzen eta sumatzen dut klase ertainik gabeko gizartea datorrela,bainan orain arte ezagutu dugun loraldi aroan ere klase horren azpian beheko maila ikusiezin bezain handia izan da.

    Bixente ez dut zalantzen jartzen zure gizarte-ematia inolaz ere.

  3. Gaurko untzia jende aberatsendako egina da. Herriek eta erdimailako gizataldeek beren ekonomia defenditu behar dute. Gaurko untzi horrek naski Mundalizazioa du izena. Frantziako Estatuan Hollanda sozialistak irabazi duen arren, gero ta gehiago iduritzen zait bere hitza jaten ari dela. Logika bat ukaitekotan gaurko munduarena txiroa txiroago izan dadin eta aberatsa aberatsago izan dadinentzat ari izatea da; eta erdiko mailakook petzero!

Comments are closed.