4 thoughts on “Burugabe bihozgabeak

  1. “Konzientzariko gabeko zientzia arimaren porrota” esaten zuen Michel de Montaigne pentsalari Kaskoinak XVI garren mendean. Gaurko politikariek teknika eta zientziaren lorpenak eta deskubrimenduak erabiltzekotan tranpa honetan erortzen zaizkigu maiz.

  2. “Konzientzariko gabeko zientzia arimaren porrota” esaten zuen Michel de Montaigne pentsalari Kaskoinak XVI garren mendean. Gaurko politikariek teknika eta zientziaren lorpenak eta deskubrimenduak erabiltzekotan tranpa honetan erortzen zaizkigu maiz.

  3. Filosofo batzuek teknologiaren ideologiaz dihardute (Habermas). Teknologiak menderatuak dauzka gizakia eta natura. Proiektu historiko-sozial bat da, gizarteko interes mederatzaileek gizakiarekin egin nahi duten horren isla. Zenbat eta garatuagoa gizartea, mendetasunak izaera esplotatzaile eta zapaltzailea galtzen du “arrazional” bihurtzeko, baina, ez da, ez horixe, mendetasun politikoa bukatzen.

    Gai konplexua da, ezin baitzaizkio teknologiari hegoak moztu. Egin dezala hegan gizateriaren norabidean!

  4. Gai konplexua, bai horixe.

    Kontua da zeren zerbitzuan jartzen dugun teknologia. Bere hegoak ditu teknologiak, eta irtenbidea ez da txoriari hegoak moztea. Kontua da, azken finean, nork jarriko duen hegan teknologia.

    Eta horixe da, bai teknokratek bai enpresa handien zerbitzuan ditugun politikari ezjakinek guri jartzen diguten lakioa: “hegoak ebaki banizkion” teknologia-txoriari… (baina, bistan dena, mezua guztiz aldatzen, bere eginez gure mezu askatzailea, menderatzaile bihurturik; horrelako zerbait egin dute hainbat ikono askatzailerekin, “Che”rekin adibidez, ezta?, ikono komertzial kontsumista bihurtuz).

    Baina ez dira konturatzen (ezin dute, euren kateximak erraten ez dielako) teknokrata ekonomialarien bideak zein amildegira eramaten gaituen guztiok, berauek barne azken beltzean: gizarte kontsumista behar dute, baina kontsumo ahalmena murriztu behar ere, euren berehalako etekinak eskuratu ahal izateko.

    Kontraerrana sistemaren barnean dago, ikasbide zaharra da hori, mintzo batzuekin edo bertze batzuekin (filosofia denboren arabera) azaldurik.

Comments are closed.