Kiasmo kontzeptual jakina: neoliberalismoari komunismoa zaiona, holaxe estalinismoari askatasuna.
Zorigaiztoagoa, aldiz, paralelismoa: komunismoa perbertitu zuen estalinismoak, askatasuna satanizatu du neoliberalismoak.

Bizitzak, zerbait irakasten badigu, zer edo zer hori ez da lezio magistralik: paradoxikoki pentsatzen irakasten digu. Eta aforismoak ditugu bide paradoxiko bat, hori islatzeko. Bizitzaren paradoxak, ilargiaren alde iluna, hitzen azal azpiko sorpresazko mamia
Oximoronen alde ilogikoak distirarazten du zenbait egia.
Behartu egiten gaitu Naturak, libre nahi gaitu Askatasunak: oximoron biribila, Liberalismoa sistemarik naturalena delako ustea.
Zure la
Mundua ez da zurekin batera jaio, zaharragook dakigunez. Ezta (espero dezagun) hilko ere.
Pentsaera berriek, hizkera berriak. Alta, gehiegitan, hizkera berriak, pentsaera zaharren estalki.
Defizit publikoaren aurka (eta orain, are, hari esker gero!), haien superabit partikularrak.
Siniestrorik asko du eskuinak.