Aukeran, aukeratzeko beharrik ez.
Month: abendua 2012
Eta hain erraz
Errazegi agintzen dutenek erraz egiten dute dena zail.
Masa moldeak
Xarmantak alderdi haiek, militanteak futbol partiduetara bidaltzen zituztenak masekin bat egiten jakitera! Masan urtu ziren asko, gero! Lixtoagoak haien buru batzuk, boto-masa partiduetara joan ziren eta diru-masa oratzen ikasi.
Aforismoen duda existentziala
Zer nahiago dugu? Labur irakurri luzaz hausnartzeko, ala arin irakurriak argi gaitzala betiko?
Nor nauzu?
Gutariko bakoitza, Mundu Osoa, geurez. Elkar kokatzen dugu, ordea, nor bere mundu zatian.
Gezurraren gardena
Koherente izan daiteke, oso, gezur bat. Alta, autobiografietan gezurren segidari eman ohi zaion koherentzia, horra hor gezur handia, gardena oso.
Palanka jabeak
Eup!, mugi iezadazue mundua, nirea dela palanka.
Ezustean galdu
Paradisu galduaren bila atera eta, koitadua!, aurkitu zuen.
Arinkeriaren sakona
Agian, arinkeria dugu jokamolde sakonenetako bat.
Alternatiba
Ohikoak beti, betiko ohiak bihurtzen ez baditugu.