Aurrerabide kapitalistak aginduriko zorioneko Gizaki Berria,
Month: urtarrila 2013
Torturatzailearen mugak
Ezin du jakin torturatzaileak zein unetik desegin duen torturatuaren nortasuna; pertsona izan behar horretaz ohartzeko, eta torturatuak baino askoz lehenago utzi zion pertsona izateari torturatzaileak: bere burua inor torturatzeko gai ikusi zuen lehen unetik beretik.
Merituak herentzian
Zenbatezina, merituen herentzia; zenbagarriak, ordea, herentzia-merituak, testamentugileek merituak frogatu bazituzten euren merituak diru-ondasun bihurtzeko.
Teknikariak eskura
Adituen buru jantziak eskura, hots, erabakimena betiere zure esku, esku-larrurik ezean ere.
Manipulatzaileak
Ongi bai ongi irakurtzen ikasi, bertzeoi gaizki irakurrarazten jakiteko.
Izugarri estetikoak
Erran liteke halterofilian aritzen den anitz alterfobiak bultzatu duela. Edota, agian, alter-ego beldurgarriago bat ispiluan irudikatu nahiak.
Hau desosegua!
Zenbat eta koherenteago sistema bat, hainbat eta hauskorrago barne kontradikzioen indarrez.
Damutu beharra
Hainbertzeraino behartu zuten damutzera: nola egon seguru berriro ere damutuko ez zenik?
Auto-profeziak lehian
Profezien giltza
Profetak, inolako iragarmenean ez, bere iragarpena betearazteko ahalmenean du giltza.