4 thoughts on “Hau desosegua!

  1. Ez dut uste. Sendo den zerbaitek ez du zertan izan koherente, baina ezta inkoherente ere. Plano desberdinetako kontuak direla erranen nuke nik bi ezaugarriak, batera joan daitezkeenak edo ez. Bote lasterrean diot.

  2. Gure sistema hau desoreka (kontraesanen kabi orekatua, berez txar izan behar ez lukeena) ordenatu bat zelako ustean bizi izan gara, baina orain ordena desorekatu bat dela ohartu gara.

    Eta koherentziari dagokionez, zerbait izan daiteke guztiz koherentea baina batere sinesgarritasunik gabea, erabat hauskorra zuk diozunez. Gure sistema honen etsairik arriskutsuena bere burua da. Ustelkeriak berak ere ito dezake sistema bat, huntzak zuhaitza bezala, eta are errazago halako egoera delikatuan.

    Dena den, sistema erortzen bada, geu ere ez al gaitu azpian harrapatuko?

  3. Ez dakit, Koxme. Desoreka ordenatuarena, ideia polita da, baina ez dakit desorekarenaz ohartu den azken bi hamarkadetan iritzi publikoa (orokor eginiko ustea, “publikaturiko ustea”…). Ezta ere ez dakit jendeak sinesten duen ordena desorekatu bat denik oraingo gurea. Aukeran, aiseago pentsatuko nuke jendeak uste duela gaurko desoreka osasun kontu bat dela, hau da, zerbait iragankor bat, osasun (edo ekonomia) adituen eskuetan jarriz gero, konponduko dela, eta, jakina, ekonomiaz ulertzen dutenak eskuindarrak direla, ez ezkertiarrak (nolabait, diru kontuei buruz dirudunek dakite).

    Koherentzia eta sinesgarritasuna bi planotako gauzak dira, I

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude