Merituak herentzian

Zenbatezina, merituen herentzia; zenbagarriak, ordea, herentzia-merituak, testamentugileek merituak frogatu bazituzten euren merituak diru-ondasun bihurtzeko.

2 thoughts on “Merituak herentzian

  1. Euskal Herriko ohituren arabera premuari zegokion etxaldea, gurasoak hiltzen zirelarik. Aditu “modernoek” dioskutenez, ohitura “arkaikoa” zen (da). Aburu berdinakoa ez naiz halaere, premua etxaldearen kudeatzeko gai den eta nahi duen neurrian. Premuaren eskubidean oinharruturiko ohitura horrek behintzat, belaundiz belaundi etxaldeen zatiketa eta beraz erretagarritasun falta mugatzen du. Herentziaren zatiketa gurasoak bizirik eta burutik sano direlarik egin behar da, seme alaba guztien artean zatiketa ahal bezain zuzen egiten saiatuz.

  2. Herentzia guztiak dira baztergarriak (kulturala, ekonomikoa, edukazionala), genetikoa izan ezik (eta genetikoa ere agian aukeragarria izango da laster).

    Beraz, esan daiteke, ereiten duguna dela herentziarik oparoena.

    – Che Guevarak, diskurtso batean, zera esan zuen: ez zeukala ezer bere emazteari eta seme-alabei uzteko, baina bazekiela estatuak haien oinarrizko premiak aseko zituela”. Bizitza ematea izan zen bere ereintza.

    – Ludwig Wittgenstein-ek, bizia ez baina, bere aitagandik jasotako herentzia guzti-guztia eman zion Austriako argitaletxe bati, artista gazteei diruz laguntzeko baldintzapean. Bere herentzia erein zuen.

    Argi dago egun ereite hori, lehen sektorea bezalaxe, gainbehera etorri dela. Orain modernoagoak gara. Hirugarren sektorea dago indarrean, zerbitzuena, dirua zerbitzatzearena alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude