Arrazarik ez, baina zenbat arrazista! Berdintsu: etniarik ez dago, baina zenbat etnozidio!
Month: otsaila 2013
Askatzeko subjektua
Sujet historikoa: bere historiaren jabe den gizataldea, ala historikoki sujetaturik egon dena? Bere testuinguruan askatu beharreko korapilo semantikoa, betiere.
Mintzoen bihurrikeriak
Sarri, mintzoen segidak eramaten gaitu zuzen zuzenean ez-zuzenera.
Soberazko eta faltan
Sobera eta gehiegi, falta ez den asko; baina falta direnak, horiek bai soberazko.
Elkar laguntza
Zu eta biok, lagunak bai baina etsaiak betiere.
Zerbaiten falta.
Beldar baldarrak gu! Haurtzaroko krisalidatik atera, eta hegalik gabe jarraitu hil arte.
Betiere
Denborarik eza da definizioz eternitatea: eternitateak bizi gaitu.
Adimena eta oroimena jokoan (eta 4)
Adimen emankorra eta memoria aberatsa: joana etorkorrago gure orainera, eta etorkizuna moldagarriago gure eskuetan.
Adimena eta oroimena jokoan (3)
Adimen eskasa eta memoria itxia: unean uneko orainaren uhinetan jitoan.
Adimena eta oroimena jokoan (2)
Adimen emankorra eta oroimen itxia: jakinduriaren harri-bitxia, Sisiforen harria.