7 thoughts on “Mintzoen bihurrikeriak

  1. Bakoitzaren eskarmentutik jarritako aforismoak eta norberak esan nahi duenaren haritik tiraka jarraituz,agian bukaeran edota azkenean esateriaren xedea gaizki ulertze batera iritsi dezake.

    Dena den hitz-etorri handi batek oso lagungarri dela aitortu behar dago,zinez…bai ahoz eta bai idazketaz.

  2. Hitzek ekarria da gure etorria, ezta? Ez zaie galgarik jarri behar. Elkarreraginezko etorria izaten da, gainera, mintzo segidarena! Gainerakoen aforismoetatik erditzen dira gureak.

  3. Horixe bera da azpimarratu ta nabarmendu nahi izan dudana.
    Pixka bat gehiago jarraitzearren,bai esango nuke agian ere ezin izaten degula esandakoa arteztu edo bideratu,bai lagatzen ez gaituztelako edo bai astirik ez daukagulako…hitz-jarioei,batez ere.

  4. Askotan zuhur mintzatu behar da. Etengabeko hitz jarioan sartuz gero, hitzen eta pentsakeraren arteko oreka gal dezakegu. Maiz esaten da besteari ongi adi, bainan gutxi mintza, bereziki kontrakoaren aurrean mintzatuz.

  5. Ba txantxa modura zera esango dizut, jakes: zuhur mintzatzea eskertzeko bada, askoz eskertzekoagoa dela zuhur izkiriatzea, “scripta manent” hori dela-eta. Beraz, nire gaurko apuntea: “Mintza hadi zuhur eta izkiria ezak are zuhurrago.”

  6. Era baterako edo besterako hitz-jarioa erabiltzearen hausnarketan ez nintzateke sartuko, pertsona dan bezelakoa azaltzen da une zehatz horretan sentitzen duen arabera; sentimenduak izan zitezkeen bere burukiko loturik daudenak nahiz bere aldamenean daukan pertsona horren ezaguerakin loturikoak.
    Hizt- jarioan txukuna izan bada, horrela bada esango nuke, lardaxkean eraman badu, bereak eginda agurtuko da.
    Finean, gozotasuna du heldutasunak, bere gabezian, ordea, lehortasuna.
    Ezin ba dena agurean izan.
    Ondo izan.

Comments are closed.