4 thoughts on “Irudizko kriminalak?

  1. Gazteleraz milaka hitz ditugu horrelakoak, sustrai eta errotaz osatutakoak.Beraiek errugabekoak direla dioten hitzak ere badaude.
    Euskaran baditugu sustrai eta erroak dituzten hitzak nahiz hildo hildoan ustelkerian jaso beharra izan.Hots, kastellanoa urrun hartuz, eraman dezagun euskararen sustrai eta erroen orpotik topaka hizkuntzaren hildora,Euskadira.

    Hala izan, hala bedi!.
    Ondo izan.

  2. Sabino Arana Goiri arrazista zela esaten digute espainiolek eta abertzaletasnaren kontra daudenek. Bainan “El dia de la Raza” ez du Sabinok asmatu. Gaur garbiago agertzeko “Dia de la Hispanidad” deitzen dute, bainan Hispanitate hortan ez gara Euskaldunak sartzen. Sabinoren garaietan Frantziako Hezkuntzaren oinharriak ezarri zituen Jules Ferry-k zion ” Azpiko arrazak zibilizatzeko frantsesa hedatu behar da” Aitzaki horrekin Frantziako herri txikien aurka bere ethnozidioa segitzen du Frantziako Errepublikak. Ethnia eta arraza gauza desberdinak dira. Arraza konzeptu biologikoa ta fisikoa da eta arrasistak egiten du; ethnia aldiz berez esistitzen da, konzeptu kulturala da eta hizkuntzari dagokio. Hiztun berdinen artean itxura edo arraza askotako gizakiak atxeman daitezke. Enismoa eta arrazakeria berditzat jotzen dutenek, kosmopolitismoa ahalkatzen digute: herrien nahasketa eta hizkuntza bakar batez mintzatzea; bainan hori da ethnozidiorik okerrena, beren hizkuntzari lehentasuna ematen diote kosmopolitoek bainan besteak azpikotzat jotzen dituzte, eta haien defentsa buruberokeria, iragankeria edo folklokeria zaie. Kosmopolitismo okerrena : Frantziakoa.

  3. Sabinotaz diozunarekin, ados. Bere garaian eta beranduago ustez zientifikoa zen arraza kontzeptua. Etniez, aldiz, ez nator bat zurekin. Egia da frantziar kulturan etnia kontzeptua kulturala dela, ez biologiko; baina terminoaren asmakuntza ingelesa da eta estu-estu loturik arraza kontzeptuarekin. Herriak, bai, herriak badaude, baina ez dut uste herri etnikoak direnik, are gutxiago mendebaldeko Europan. Luze joko luke horretan sartzeak, bakarrik diot nire ustea, eta hortik aforismoaren ildoa.

  4. Euskaldunak gehigarri guzti hoiek,etnia,hizkuntza -bere euskalki guztiekien-,lurraldea ta herria osatzen dugu,ta osatze hontan Europako mendebaldean sujet historikoa -atzokoa gogoratuz- gera,nabarmen.

Comments are closed.