Month: martxoa 2013
“Cool” poesia?
Garai batean prosazko poema deiturikoak jarri ziren modan: ordura arte bertso-lerrotan erritmo bati jarraikiz aletzen eta ehuntzen ziren metaforak, kolore-sentsazioak, sinbolismoak, hitz-jokoak
Eredugarritasun-ezina
Mugak ixten dizkio eredugarriak imitagarritasunari.
Jakinduriaren plantak
Zerbait jakitea baino zailagoa da deus ere ez jakitea. Hortaz, ote, hain zabalduak ezer ere ez jakitearen plantak?
Lotsa zentzuduna
Ez lotsatu zeure argudioa arrazoidun ez izateagatik. Lotsa zaitez, zentzudun ez bada.
Ezer natural berririk ez?
Natura-legeak guk atzemaniko fenomenoen errepikapenak baizik ez dira. Errepikakorrak, gauzak ala behatzaileok?
Ankerkeria moralak
Moral batek ere ezin du dena justifikatu. Baina ankerkeria bat ere ez dago bere atzetik moralen bat justifikatzeko prest ez duenik.
Ezin ez-lekuagokoa
Utopia anarkista, bere lekuan: inon ez.
Agintari masokista ituan
Gorrotoak itsuturik, denetariko laidoak egiten dizkiogu, gehien gorroto diona izan ezik: horixe laidorik zitalena gorrotatuarentzat, eta are gehiago egiten digu barre.
Ikuspuntu-dialektika
Zeure ikuspuntu kritikoak, non zauden arabera? Ala zeure ikuspuntuak nolakoak diren arabera al zaude zauden lekuan?