Auto-engainurik gabe, zorionik ez. Baina merezi du zoriona, auto-engainuaren jakinean egonik betiere: bertzela, zoriontsu gaixoa zu!
Month: apirila 2013
Izan gauza!
Gauza zaren neurrian baizik ez zaituzte balioesten: gizakia, gauzaki.
Hipotesi sano ustela
Jakietako arrasto fekalek gorozki sanoak sortuko balituzte, ustelkeriaren sanotasuna frogatuko lukete.
Etika jainkotiarra?
Jainkorik gabe, etikarik ez? Ala, horrela diotenentzat, Jainko batekin, zertarako giza etikarik?
Katastrofismoa, ikur
Lehen iraultzaileena omen zen katastrofismoa neoliberalek dute gaur ikurtzat: hondamendietan irekitzen zaizkielakoan aukerarik onenak.
Norbanakoon ezereza
Ez bilatu ni ezerezean: deskuiduz, hor ikus nintzakezu.
Agintekeriaren aginpide morala
Gazteak autoritarismoan hezi nahi dituztenak hezitzaile zintzoenen aginpide morala irrigarri uzten hasten dira.
Sagar zientziaren edertasuna
Ederra sagarra, zenbaki garden huts bihurturik! Zein itsusia, aldiz, Ebak murtxikaturik! Holaxe ekonomia hutsaren estetika.
Jasanezintasuna garatuz.
Neoliberalen ekonomia jasangarria: bai kontsumitzaile bai langile gisa jasanezin suertatzen zaizkienak ahuleriaz hiltzen uztea.
Memoria-generoa
Zure bizitza ezin izan baduzu zeure modura eraiki, eraiki ezazu zure memoria.