2 thoughts on “Eta Planetako Erregeak?

  1. Oihanean errege bat izatekotan piztia litzateke edo abere mitiko bat. Afrikan lehoina omen da abere guztien erregea. Abereek naski, sentimentua ukan arren arrazoinamendurik ez dute; senak zuzentzen ditu aberearen ekintzak eta jarrerak. Oihaneko Erregeak naski abereen sena baino balu, giza sentimentu edo adimendurik luke, eta beraz gizakiok egin ditzakegun akatsak eginen lituzke. Bainan Planetak errege bakar bat ukanen balu tirano bat litzateke, ideologi berdina erabiliko baitluke mundu osoan.

  2. Badu Planetak, eduki, Erregea: gizakia hain zuzen. Eta gizakiak oihaneko lege deiturikoa ezarri du Planetako erreinuan, bere adimen eta teknologia guztiarekin. Horrela bada, basapiztien oihaneko legearekin, oihaneko erreinuak hor dirau (basapiztiek, bai, indartsuenak ahulagoak jan, baina euren beharren heinean bakarrik); alta, gizakiak oihaneko legea “hirira” eramanik, Planetako erreinua akituko du (agortuz denborarik badu, edo leherraraziz bertzela).

Comments are closed.