3 thoughts on “Kale egin?

  1. Marxismoa,nere iritziz,kale egin ez duen bakarrenetariko ideia,gaurkotasun,oraina eta etorkizuna,eta geroan ere beste norbaitek errotu(bai horixe),behar izango duena.
    Errealitatea marxista baita eta ez inola alegiazko errealitate,birtuala edo espaziala.

  2. Marx erratu egin zen marxismoa herri garatuetan errotuko zela esatean. Baina troika ere erratzen ari da agian hemendik 50 urtera Europako herriak munduko garatuenak izango direla uste badu.
    Historia errepikatu egiten da. Nork daki, agian gaurko gunerik kapitalistenetan marxismoa loratuko da egunen batean.

  3. Ideia bitxi bat du Noemi Kleinek, Friedmani buruz: Marxen ikerketa antzekoagoak egiten dituela, alegia, bere teoria neoliberalak sustatzeko eta bere utopia (anti-utopia?) antzemateko. Biak moneta baten alde bana izanen balira bezala: baina erranen nuke, edonola ere, aurkitik hurbilago ibili zela Marx, eta ifrentzutik hurbilago, aldiz, Friedman (“Kurutx ala pil?” jokoan bezala, gurutzerik astun eta bihozgabeena, neoliberalismoarena, emaitzetan ez ezik, asmoetan ere bai).

Comments are closed.