Estalaktitak bere estalagmita hazi zuen, pixkana biek musuz musu bat egin eta elkar besarkatzea lortu zuten.
Month: ekaina 2013
Arina ere sakon
Errekatxo kantari bat, putzu baten sakonean: hots-kutxan gora kareleraino, loditzen doa soinu arina.
Hil osteko distira
Gauetako oskarbian, zenbat argi! Zenbat izar bizi, ordea?
Erantzukizun ez-askea.
Ekiterakoan guztiz aske, emaitzetatik inolaz ere askatu ezinean.
Plutoren demokrazia
Bistan dena, diruak lortzen ditu botoak; baina are txarragoa dena: dirudunen esku dago zer egin botoekin, euren kontrakoekin ere.
Bizimoduaren lan-nekeak
Lanegunetan uztarrian, langabekoetan uztarriaren zain.
Larunbata ametsetan
Asteguna izanen balitz bezala bizi nahiko luke larunbat hau: ametsetan, zer ez ote lukeen eginen larunbata izanen balitz.
Hanka galantak
Maitemindurik bere hankekin, baita hanka-sartze lotsagarrienetan ere.
Gizonkerien alukeria.
Ez datza gizonkeria barrabiletan, kultura alu honetan datza.
“Titulitisa”, baita hiltzeko ere.
Batek daki, baina nago historian eritasun hilgarri gutxiagok azkarrago eta jende gehiago hiltzen zuela; gaur, aldiz, askoz eritasun hilgarri gehiagok guztira geldoago eta bakoitzak jende gutxiago hiltzen duela: Heriok ere bere burua espezializatu behar izan duelako, ote? Baina guztira jende gutxiago hiltzen al dute?