Auto-fikzioaren bizitasuna.

Oso frantsesa Alexis Jenniren eleberri hau, bistan dena izenburuan bertan, bai eta, irakurtzen murgilduz gero, frantziar balio unibertsalez, bereziki hizkuntzaz, adierazten dituen gogoetetan ere. Kritiko fina Frantziak beteriko paperaren aurrean, balio horiek zabaltzerakoan munduan zehar, Indotxinan, Aljerian, Estatu kolonialista gisa, eta gaur egun Hexagonoan bertan gero eta xenofoboago bihurtzen ari den gizartearen aurrean. Nobelak bere gorabeherak ditu, literarioak: pasarte distirant ugari eta, irakurle honentzat behintzat, halako sakonune mortuetan narras egiten duten bertze batzuk. Azken hauen despit, guztira, interesgarria, oso, 2011ko Goncourt saria lortu zuen Jenniren lehen eleberri hau.

Narratzaileak, egilearen alter ego garbienak, gogoeta meta-literario hau egiten du: