Hain dugu boluntarista Unamuno handia, non determinismoan erori nahi izan zuen euskaldunon etorkizun espainiarraz den bezainbatean.
Month: iraila 2013
Anbizio eskaseko politikariak.
Espainiar Gobernu-buru horiek, Estatu-gizon izateari uko egin eta Status-gizon bihurtzearekin, aski.
Apokalipsi profetak eta zaldizkoak.
Mezu apokaliptikoek, zierto, eragin gutxi: hagitz eraginkorragoak isilean apokalipsia dakarkigutenak.
Ametsetan libre
Askatasuna helburu baina helbideetan ibili ezean, amets askeak gehienez.
Kaos hedakorra
Geure buruko kaosa, izaki mugatuak garelako ustea gezurtatzen duen magma hori.
‘Gauzologia’?
Humanista liberal burutsuak, liberalismoa ideologia ez dela diotenak: xuhurrak, baita ideologiak ere murrizteraino.
Pozoia, berau botika?
Terrorismoak estatu-terrorezko pozoi berdina dabil sendogarri, baina izen honen zein adieran?
Hiltzen duten maiteminak.
Liberal fundamentalistek lege gabeko polisa dute eredu, hain zuzen ere
Patuaren petralkeria
Patu petrala nirea, patuarekin sinestearen kontra etengabe asaldatzeko behar hau!
Hari logikoak haizeen menturan
Haien logikaren hariak, bakoitza bere aise, erraz korapilatzen dituzte haize boladek.